San Bartolome jaietako egun nagusiko haurren danborradan, abuztuaren 24an, dantzari talde batek hartuko du parte lehen aldiz.
Hori dela eta, herriko 12 urtetik gorako gazteei dei egin diete dantzara animatzeko. Animatzen direnek bi entsegu egin beharko dituzte, uztailaren 14 eta 16an. Alurr dantza taldeko lokal zaharrean, Ibai Gain kalean, egingo dituzte entseguak 11:00etatik 12:00etara. Parte hartzeko entseguetara azaldu behar da.
Haur danborradaren entseguak, aldiz, hasita daude eta hurrengoak uztailaren 15 eta 22an eta abuztuaren 20an izango dira, 20:00etan Belabietan, abuztuan izan ezik, ordua zehaztu egin behar dute.