Bestelako istorioak ezagutzeko aukera, Ibarrako Gaztetxean

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko uztailaren 7a

Ostegunean eskainiko dute 'Aske Gunea' dokumentala

Ibarrako Gaztetxean dokumental sorta eskainiko dute datozen egunetan. Atzo hasi zuten zikloa Piparmin eta Marinaleda, 30 años de lucha dokumentalak eskainiz, eta uztailaren 23a arte jarraituko dute horretan.

Dokumentalak 22:00etatik aurrera ikusi ahal izango dira eta zikloak ohiko telebista kateetan ikusi ezin daitezkeen istorio alternatiboak ikusteko aukera ematen du. Besteren artean, Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta, El batallón femenino de los kurdos edo Abiadura handiko mafia lanak ikusi ahal izango dira.
Ostegunean Aske Gunea: la desobediencia en estado puro ikusi ahal izango da Gaztetxean.

Egitaraua

Ibarrako gaztetxea, 22:00etan

  • Uztailak 9, osteguna. Aske Gunea: la desobediencia en estado puro eta Voces. Detención y trtura en el País Vasco.
  • Uztailak 13, astelehena. Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta.
  • Uztailak 16, osteguna. El batallón femenino de los kurdos: la pesadilla del Estado Islámico.
  • Uztailak 20, astelehena. Santi Brouard. Euskal Herria osagai. Duintasuna omen.
  • Uztailak 23, osteguna. Abiadura handiko mafia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!