'Araña III' operazioko Iker Ibarluzearen kasua largetsi dute

Ataria 2015eko uztailaren 2a

Epaileak jakinarazi dio kasua largetsi duela, hau da, deliturik egin ezean, artxibatua geratuko dela.

Ibarluzea maiatzaren 19an atxilotu zuen Guardia Zibilak 'Araña III' operazioaren barruan, "terrorismoa goratzea" egotzita, eta egunean bertan utzi zuten aske, deklaratu ostean. Hurrengo egunean, bizipenak kontatu zituen ibartarrak elkarrizketa honetan.

Aste honetan, berriz, gutun bat iritsi zaio etxera, eta bertan kasua largetsi dutela adierazi diote. Honek zer esan nahi du? Guztiz ez bada ere, artxibatuta egongo dela kasua. Deliturik egiten ez badu, ez da berriro zabalduko eta ez du inolaz ere deklaratzera edo epaitegietara joan beharko.

"Poz handiarekin" hartu du berria Ibarluzeak: "Ez nuen espero, eta sekulako lasaitua hartu dut". Sare sozialetan ere jaso duen babesa eskertu du ibartarrak:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!