Kirola egiteko aukera uztailean, Belabietan

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko uztailaren 1a

Ibarrako kiroldegiak kirol ludoteka ere antolatu du 6 eta 12 urte artekoentzat

Udan ere hainbat kirol egiteko aukera eskainiko du Ibarrako Belabieta kiroldegiak. Uztailerako yoga, pilates, tai-chi, cycling eta zahartzaroko gimnastika egiteko aukera egongo da, eta horretaz gain kirol ludoteka antolatu dute 6 eta 12 urte arteko haurrentzat. Lehen edo bigarren hamabostaldian zein hilabete osoan hartu ahal izango dute parte ludotekan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Izena emateko kiroldegira bertara jo behar da, 943 67 15 44 telefono zenbakira deituta edo ibarra@bpxport.es helbidera idatzita. Informazio gehiago Facebook bidez, belabietakiroldegia Bpxport edo twitter bidez lortu daiteke, @Belabietabpx.

Udako ikastaroak

Zahartzaroko gimnastika

· Egunak: Astelehena eta asteazkena.

· Ordutegia: 09:00-10:00.

· Salneurria: Abonatuek 25 euro eta gainontzekoek 35 euro.

Yoga

· Egunak: Astelehena eta asteazkena.

· Ordutegia: 10:45-12:00.

· Salneurria: Abonatuek 25 euro eta gainontzekoak 35 euro.

Pilates

· Egunak: Astearte eta osteguna.

· Ordutegia: 09:00-10:00.

· Salneurria: Abonatuek 25 euro eta gainontzekoek 35 euro.

Tai-Chi

· Egunak: Astelehena eta asteazkena.

· Ordutegia: 20:00-21:30.

· Salneurria: Abonatuek 25 euro eta gainontzekoek 35 euro.

Cycling, hiru aukera

· Egunak: Astearte eta osteguna.

· Ordutegia: 11:00-12:00.

· Egunak: Astearte eta osteguna.

· Ordutegia: 18:30-19:30.

· Egunak: Astearte-osteguna.

· Ordutegia: 19:30-20:30.

· Salneurria: Abonatuek 25 euro eta gainontzekoek 3 euro.

Cycling gazteak (12-16 urte)

· Egunak: Astearte eta osteguna.

· Ordutegia: 10:00-11:00.

· Salneurria: Abonatuek eta gainontzekoek 35 euro.

Kirol ludoteka, hiru aukera (6-12 urte)

· Aukerak: Lehen hamabostaldia, bigarren hamabostaldia edo hilabete osoa.

· Egunak: Astelehenetik ostiralera.

· Ordutegia: 10:00-13:00.

· Salneurriak: Hamabostaldiak 50 euro eta hilabeteak 90 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!