Ibarrako merkatariek aukeratu dituzte lau argazki onenak

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko ekainaren 29a

Hurrengo urteko egutegia osatzeko antolaturiko argazki lehiaketa antolatu dute aurten, udalarekin elkarlanean; 5o euroko lau txeke banatu dituzte.

Ibarrako komertzioak eta piperrak erdigunean jarriz, kamera hartu eta irudiak izozteko proposamena egin dieten, aurten, Ibarrako merkatariek, herritarrei. Datorren urteko egitaraua osatzeko asmoz, herria ibartarren begietatik ere ikusi nahi izan dute, eta jada ezagutarazi dituzte lau saridunak.

Hiru maila bereizi zituzten hasieran, haurrak, gaztetxoak eta helduak lehiaketara deituz, baina, azaldu dutenez, ertainen kategoriara mugatzea erabaki dute, gainontzekoetan ez baitute ia argazkirik jaso. Horrela, bada, 14 parte hartzaile ingururen artean Aimar Odriozola, Alex Txoza, Josu Blanco eta Maider Romero suertatu dira irabazle, 50 euroko txeke bana saritzat jasoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!