Volvo Ocean Race itsas lasterketan azken etapa lehiatzen ari dira

Asier Imaz 2015eko ekainaren 17a

Xabi Fernandez ibartarraren ontzia hirugarren postutik bi puntura dago.

Frantziatik atzo abiatu ziren Volvo Ocean Race-eko parte hartzaileak, Suediara iristeko asmoz. Itsas lasterketako azken etapa ari dira lehiatzen, hau da, podium-a bertan erabakiko da.


Xabi Fernandez ibartarra Mapfre ontzian doa, eta azken aurreko etapa bigarren amaitu ondoren, animoz beterik doaz. Sailkapen orokorrean Mapfre bosgarren postuan doa, 34 punturekin. Team SCA laugarren doa, 33 punturekin, eta Team Alvimendica hirugarren, 32rekin. Ondorioz, Fernandezen ontziak podiuma bi puntura dauka. Abu Dhabi izeneko ontzia doa lehen postuan, 25 punturekin, eta Team Brunel bigarren, 31rakin. Etapa bakoitzean irabazleak puntu bat irabazten du, bigarrenak bi, hirugarrenak hiru eta horrela zazpigarren postura arte.


Azken etapak bi zati ditu, Holandan atsedenaldia izango baitute. Aurreikuspenen arabera La Hayara larunbatean iritsiko dira ontziak. 24 ordu geldirik egon ondoren ekingo diote Suediarako zatiari. Horretarako hiru egun beharko dituztela esan dute antolakuntzatik. Gotemburgon jakingo da Xabi Fernandezen Mapfre ontzia zein postutan gelditzen den sailkapen nagusian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!