Odriozola, Gipuzkoako Aurresku Txapelketan garaile

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko maiatzaren 28a

Ibarrako gazteak gazte mailako txapela jantzi zuen pasa den asteburuan Errenterian

Alurr dantza taldeko Aimar Odriozola dantzari gazte ibartarrak Gipuzkoako Aurresku Txapelketako gazte mailako txapela jantzi zuen Errenterian. Aipatu behar da, gainera, aurten egin diren aurresku txapelketa guztiak irabazi dituela ere eta horregatik ere saria jaso zuela pasa den asteburuan.

Hirugarren Urrestarazurekin

Hori ez da izan, dena den, Odriozolak irabazi duen sari bakarra, izan ere, igandean, Lezon, Dantza Solte Txapelketan hirugarren egin zuen Izaro Urrestarazu ibartarrarekin batera.

Alurr dantza taldeak gazteak zoriondu ditu eta Aimar Odriozolaren irakaslearen, Iñaki Agirreren, lana nabarmendu nahi izan du ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!