Penaltietan galdu du Laburu KE Mahalak

Asier Imaz 2015eko maiatzaren 26a

Argazkilaria: Iñigo Arroyo

Ibarrako areto futbol talde jubenila Espainiako Kopa jokatzen ari zen.

Larunbatean Belabietan jendez bete zen, ohorezko mailako jubenilen areto futbol partida ikusteko asmoz. Lauburu Mahalak Espainiako Koparen lehen kanporaketa jokatu zuen bertan, eta partida bina amaitu ondoren, 1-3 galdu zuen penaltietan, Granadako Asmial Mutrayil taldearen aurka.


Kanpotarrak lehen minutua pasa orduko aurreratu ziren markagailuan. Berdinketaren gola kostata iritsi zen, 36. minutuan. Luzapenean etxekoak aurreratu ziren, baina penalti bikoitz batekin berdinketa jarri zuten Granadakoek.


Penaltietan kanpotarrak nagusitu ziren, Lauburu Mahala Kopatik kanpo utziz.


Lauburuko arduradunek Granadarrak zoriondu zituzten, alde batetik. Bestetik, Txubelen mutilentzat ere hitz gozoak izan zituzten, eginiko esfortzua eta emandako irudia eskertuz.


Aipatu harmailetan Euskal Selekzioko ordezkaritza bat egon zela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!