Belabietako gimnastak bikain aritu dira Gipuzkoakoan

Asier Imaz 2015eko maiatzaren 25a

Kadete, jubenil eta seniorretan Gipuzkoako Txapelketak jokatu ziren larunbatean, Ibarran. 300 gimnastatik gora elkartu ziren Belabietan.

Etxekoek emaitza bikainak lortu zituzten. Taldeka, B mailan eta kadeteetan, Belabieta K2 bigarren gelditu zen, eta K1 zazpigarren. Jubeniletan, Belabieta J bigarrena izan zen, eta seniorretan, Belabieta S zortzigarren.

Banakako, A mailan, Maialen Mariezkurrenak (kadetea) bigarren postua lortu zuen; Irene Bengoetxeak (jubenila) zintarekin bosgarren egin zuen, eta mazekin, hirugarren.

B mailan, azkenik, Ibane Zinkunegi (kadetea) txapeldun gelditu zen. Ane Calegain (kadetea) hirugarren, eta Aintzane Agirre (jubenila), zazpigarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!