Gazte mugimenduak ere bat egin du Maiatzaren Lehenarekin

Ataria 2015eko maiatzaren 1a

Tolosaldeko Gazte Mugimenduak ekitaldia egin du Ibarrako Gaztetxean, Nazioarteko Langileen Eguneko aldarriekin bat eginez.

Tolosaldeko Ernaik, Ikasle Abertzaleakek, eta Ibarrako eta Tolosako Gazte Asanbladek deituta 30 gazte inguru gerturatu dira Ibarrako Gaztetxera. 1886an, Estatu Batuetan, Chicagon hain zuzen, hil zituzten bost langileen omenez agurra dantzatu dute, eta bertsoak ere abestu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!