Ibarrako EAJk udal hauteskundeetarako zerrendakideak aurkeztu ditu

Ataria 2015eko apirilaren 17a

Itziar Jauregi alkategaiak esan du "Ibarraren alde lana egingo duen talde sendoa eta ilusioz beterikoa" osatu dutela. "Gure lehentasuna ibartarren duintasuna eta ongizatea bermatzea izango da", gaineratu du.

Ibarrako EAJ alderdiak datorren maiatzeko udal hauteskundeetarako, Itziar Jauregi  zerrendaburu  duen hautagaitza aurkeztu du eta "herriarekin eta bere ongizatearekin konprometitutako emakume eta gizonezkoz osaturikoa, ibartarrei entzuteko gaitasunarekin eta leialtasunarekin, zintzotasunarekin  eta ardurarekin talde lanean aritzeko prest daudenak” direla esan du. “Herriaren aurrerapenarentzako legealdi galdua izan den honen ondoren, Ibarrak behar duen aldaketa lideratu nahi dugu".  

Jauregik esperientzia  eta berrikuntza batzen dituen zerrenda aurkezten duela ere esan du : "Udala jarrera irekiarekin, sektarismorik eta inposaketarik gabe gobernatzeko animoarekin”.

Zerrendaburuak azpimarratu du taldearen ardatz nagusia ibartarren  duintasuna eta ongizatea bermatzea dela. Iragarri du ere datozen egunetan gobernu programa aurkeztuko duela. Alde horretatik bi neurri aurreratu ditu: "Herri kontsulta egingo dugu atez atekoa kendu eta edukiontzien aldeko apustuarekin eta hirigintzako plan orokor berriaren barruan gazteei zuzendutako etxe bizitza berriak eraikitzea babestuko dugu. Datozen urteetara begira dugun apustuetariko bat da eta landuko dugu Eusko Jaurlaritza etxebizitza hauen eraikuntzan sar dadin".

Halaber, “industria sarearekin elkarlanean aritzeko eta  eragile ekonomikoekin, merkatariekin eta gizarte arloko elkarteekin kudeaketa partekatua bultzatuko dugu udal  baliabideak modu egokienean optimizatzeko. adierazi du.   

Hau da EAJren Ibarrako zerrenda: Itziar Jauregi, Koldo Cid, Bitxori Rodríguez, Cristina Goya, Lute Sanchez, Joxe Agustin Arrieta, Jose Ignacio Ayestaran, Olga Gonzalez, Jose Mari Gil, Txelo Romeo, Juan Carlos Jauregui, Juan Mari Caballero eta Aureliano Rojo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!