Partida osoan zehar moreak nagusi izan ziren jokoan, eta lehen gola minutua bete aurretik lortu zuten: Txipik Unairi eman zion baloia, honek defentsa atzean utzi, eta jaurtiketa on baten bidez 1-0ekoa jarri zuen markagailuan. Ondoren Lauburukoak saiatu ziren, eta aukerak ere izan zituzten, baina bigarrena ez zen iritsi. Alderantziz, aurkaria izan zen gola sartu zuena.
Bigarren zatian, berriro Unai izan zen etxekoen gola lortu zuena, eta berriro ere, lehen minutua bete baino lehen. Lehen zatian ez bezala, bigarrengo honetan, aukerak gauzatzen hasi ziren ibartarrak, eta Uzkudunek lortu zuen 3-1ekoa, jaurtiketa bikain bati esker. Laugarrena Txipirena izan zen.
Gauzak horrela, nafarrek dena ematea erabaki zuten. Etxekoak gainera, bosgarren faltara 12. minutuan iritsi ziren, hau da, 14 minuturen faltan. Ederki probestu zuten hori Ibarartekoek 4-2koa lortzeko. Area ertzetik, hesirik gabe, falta jaurtiketa batean etorri zen kanpokoen bigarrena. Sei minuturen faltan atezain jokalariarekin hasi ziren nafarrak, eta erabakiak ibartarrei eman zien arnasa. Unai izan zen berriro ere baloia sareetara bidali zuena, partida amaitzeko bost minuturen faltan. Akabo erreakzioa lortzeko aukerak. Hala eta guztiz ere, ez zuten etsi Ibarartekoek, eta Unairen gola sartu orduko, eurek lortu zuten hirugarrena: 5-3.
Ezinezkorik ez egoteko, Mauro eta Txipik borobildu zuten markagailua, partida amaitzeko bi minutu eta 40 segundoren faltan.
Zorionak taldekide guztiei!
Ibarra Lauburu 7
Ibararte 3
Etxekoak: Joseba, Unai (3), Garmen, Mauro (1), Txipi (2). Hauek ere jokatu zuten: Borja, Aitzol, Uzkudun (1), Xabier, Loitzun eta Pagolak.
Golak:
1-0: Unai 0:53’’
1-1: Marcos 17:06’’
2-1: Unai 20:29’’
3-1: Uzkudun 26:50’’
4-1: Txipi 28:49’’
4-2: Mikel 29:29’’
5-2: Unai 35:09’’
5-3: Urko 35:50’’
6-3: Mauro 38:58’’
7-3: Txipi 39:14’’