Txikitutako auzo konposta banatuko dute ibartarren artean

Ataria 2015eko martxoaren 24a

Ostiralean plazan ariko dira 17:30etik 19:30era; Ibarran 144 familiak egiten dute auzo konposta

Azken hilabeteetan hondakin organikoekin egindako konposta txikitu dute jada, eta herritarren artean banatuko dute ostiralean, herriko plazan, 17:30etik 19:30era.
Udaleko Ingurugiro sailetik konpostaren bila joaten diren herritarrei poltsa bat eramateko eskatu diete, konposta bertan eraman dezaten.


2013. urtetik
Ibarran 2013.urtetik egiten dute auzo konposta. Guztira 144 familiak egiten dute auzo konposta herrian zehar banatutako guneetan.
Zehazki, Azkue auzoan 30 familiak egiten dute, Euskal Herria kaleko atzealdean 8k, Guridi kalean 11k, San Inazio auzoan 19k, Uzturren 17k, Zaldunen 19k eta Beko Biden 40k.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!