Ekuadorko Santa Rosako errealitatearen berri, Ibarran

Ataria 2015eko martxoaren 16a

Chabela Once eta Ursulina Jumbo

Ibarratik Misio Taldeak antolatuta izango dira bihar, Ibarran Chabela Once eta Ursulina Jumbo ekuadortarrak. Ekuadorren, Santa Rosako parrokian, Joxe Mari Garmendia ibartarrarekin aritzen dira, elkarlanean. Solasaldia bihar izango da, 20:00etatik aurrera, San Bartolome parrokiko lokaletan.

Ibarratik Misio Taldea gobernuz kanpoko erakundeak urtero San Jose jaia dela eta antolatzen duen hitzaldiko protagonistak izango dira Chabela Once eta Ursulina Jumbo ekuadortarrak. Misio taldeak esan duenez, biek ongi ezagutzen dituzte hamarkadetan zehar bertako komunitateek buruturiko proiektu eta ekintzak, eta horien berri emango dute Ibarran.

Chabela Once osasun arloaren koordinatzailea da eta Familia Solidaria aurrezki kooperatibaren bazkide sortzailea eta komunitateen elkarteko idazkaria izateaz gain, Santa Rosatik pasa diren ibartar guztiei harrera egin diela esan du taldeak.

Usrulina Jumbok, bestalde, Pacifico komunitateko kidea da. Nekazaritza du ogibide eta oinarrizko komunitatea bizibide. Gizarte pastoraltza, etxebizitza komisioan eta auzo lanen koordinazioan buru belarri dabil gaur egun.


Solasaldia bihar izango da, 20:00etatik aurrera, San Bartolome parrokiko lokaletan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!