Banderola, Urkijoren "inposaketei" aurre egiteko

Ataria 2015eko martxoaren 16a

Ibarrako hainbat eragilek antolatuta protesta ekitaldia egingo zuten ostiralean plazan, Inposaketen aurka, giza eskubideak eta elkartasuna lelopean. Euskal presoen sakabanaketa salatzen duen banderola jarri zuten.

Pasa den urtarrilean Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariaren aginduz euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen duen banderola kendu behar izan zuten udaletxeko balkoitik, eta "inposaketa" horri erantzuteko plazan jarri dute herriko hainbat eragileren babesarekin.

Lehenik eta behin, Urkijoren azken urteetako "erasoen" berri eman zuten ekitaldian, eta ondoren, txalapartariak egon ziren. Herriko euskal preso eta iheslarien lagun eta senitartekoen testigantzak biltzen dituen bideo bat ere ikusi ahal izan zen. Alurr dantza taldeko kideek Ikurrinaren dantza eskaini eta gero jarri zuten banderola, plazako farola batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!