Txakur kakak botatzeko zakarrontziak berritu ditu Ibarrako Udalak

Ataria 2015eko martxoaren 11

Kakak ez jasotzea arau-hauste arina da, eta 60 eta 300 euro arteko isuna du 

Txakur jabe askok ez dituzte euren txakurrek kalean egiten dituzten kakak jasotzen, eta egoera horri buelta emateko Ibarrako Udalak zakarrontziak berritu ditu.

Zakarrontzi hauek Uzturre auzoan, Arane iturriaren ondoan, San Inazio auzoan, Euskal Herria kalearen hasieran, Anbulatorioaren atzealdean, Julian Gaiarreko lorategietan, Argindegi kalean eta Jesus Guridiko frontoiaren ondoan jarri dituzte.

Kakak lurrean uztea, debekatuta
Udalak gogoratu du indarrean dagoen 31. artikuluaren arabera, txakur kakak bide zein plaza publikoetan, haur parkeetan, lorategietan eta oro har, atseden lekuetan edota jendea biltzen den tokietan uztea debekatuta dagoela. Kakak poltsa iragazgaitzetan sartu, itxi eta zakarrontzi berezi hauetan utzi behar dira. Txakurren kakak ez jasotzeak arau-hauste arina dakar, eta isunak 60,10 eurotik 300,50 eurotara artekoak izan daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!