Maila altueneko derbia jokatuko dute Ibarran

Asier Imaz 2015eko martxoaren 4a

Bi talde gizpukoarren arteko derbia jokatuko da areto futbolean, igandean, Ibarrako Belabieta kiroldegian.

auburu Ibarra eta Debabarrenaren arteko partida, 12:30ean hasiko da. Maila goreneko derbia izango da, hauek baino goragoko ligetan, ez baitaude bi talde gipuzkoar.


Debabarrena Concepto Egile taldea laugarren postuan dago sailkapenean. Elgoibartarrak goiko postuei begira daude Bigarren B Mailan, eta hiru puntuak beharrezkoak dituzte zintzilik ez gelditzeko.


Lauburu Ibarra bederatzigarren dago, goiko eta beheko postuetatik urrun. Azken jardunaldian, Fuenmayorren etxean, emaitza ikusgarria lortu zuten ibartarrek, seina berdindu baitzuten.


Lehen itzulian bi talde gizpukoarrek elkarren aurka jokatu zuten partida, berdindurik amaitu zen, 2-2ko emaitzarekin.


Lauburutik partida honi garrantzi berezia eman nahi izan diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!