Ñapurraken atzetik geratu da Ibarra

Asier Imaz 2015eko martxoaren 2a

Azkenik lortu du Ñapurrak talde lapurtarrak sokatiran lehen txapela. 600 kilokoan izan da, eta Ibarrako zortzikoa, bigarren geratu da.

Finalaren aurreko fasean, Ñapurrak jaun eta jabe izan da. Baina beste pisuetan ere antzeko zerbait gertatu zen, baina ondoren, finaletan, huts egiten zuten. Oraingoan ez da horrela izan, eta merezitako txapela eskuratu zuten asteburuan lapurtarrek. Hurrengo txapelketa, 560 kilotan izango da. 375 kilokoan, bigarren jardunaldia jokatu zen, eta Ibarrak bigarren denboraldia lortzeko pausoa eman zuen, Gaztediri beste behin ere irabaziz. Hirugarren Badaiotz sailkatu zen, eta laugarren, Berriozarko zortzikoa. Sailkapenean Ibarra doa lehena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!