Xabi Fernandezen taldeak irabazi du laugarren etapa

A. Imaz 2015eko martxoaren 2a

Volvo Ocean Race-n laugarren etapa Xabi Fernandez buru duen Mapfre ontziak irabazi du.

5.264 milia (9.748 km) egiteko ia 21 egun behar izan dituzte irabazleek, eta bigarren sailkatuari, lau minutuko aldea bakarrik atera diote, Txinako Sanya ontziari. Borroka oso gogorra izan da, eta itsasoaren baldintzak ere orain arteko zailenak izan dira.

Mapfre ontziak arazo ugari izan ditu etapa horretan, komunikazio tresnik gabe geratzea, horietako bat izan da. Ibartarrak helmugan ondorengoa esan zuen: «Oso estresagarria izan da, baina hala eta guztiz ere, lortu dugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!