Mendiarekiko eta lasterketekiko maitasunak Izaskunen batu ditu

Maier Ugartemendia 2015eko otsailaren 21a

III. Euskaltrail eguna 1 1424541021265
III. Euskaltrail eguna 2 1424541022171
III. Euskaltrail eguna 3 1424541022631
III. Euskaltrail eguna 4 1424541023075
III. Euskaltrail eguna 5 1424541023523
III. Euskaltrail eguna 6 1424541023968
III. Euskaltrail eguna 7 1424541024407
III. Euskaltrail eguna 8 1424541024681
III. Euskaltrail eguna 9 1424541025009
III. Euskaltrail eguna 10 1424541025455

III. Euskaltrail eguna ospatzen ari dira eskualdean. Mendi lasterketatan ibiltzen diren emakume eta gizonezkoak elkarrekin igarotzen duten eguna da gaurkoa.

Mendi ibilaldia, bazkaria, zozketa, hitzaldia.... Denetarik izan dute lasterkariek aurtengo Euskaltrail egunean. Horrez gain, ohikoa den bezala, bazkalostean sari banaketa ere egin dute. Hain zuzen ere, 2014ko Euskaltrail sariak banatu dituzte.

Lasterketari onenaren saria Zegama-Aizkorrik jaso du, eta Ainhoa Txurruka izan da lasterketaren izenean saria jaso duena. Aurtengo aipamen berezia, berriz, Jokin Lizeagak jaso du. Korrikalari onenaren saria, Maite Maiora eta Aritz Ejeak jaso dute.

Horrez gain, mendi lasterketetako euskal selekzioko kideek ere prentsaurreko bat eskaini dute, aurtengo denboraldirako izango diren berrikuntzen berri emateko. Aipatu aurten oraindik taldea osatuko duten kideak zehazteke daudela. Izan ere, lasterketa ezberdinetan jasotako emaitzek bestelako lasterketatan parte hartzeko baliagarriak izango baitira. Horrez gain, lehenengo aldiz Espainiako Ultra txapelketetan eta Km Bertikal lasterketetan parte hartuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!