Janari osasuntsua prestatzeko ikastaroa Sendi ekintza elkartean

Maier Ugartemendia 2015eko otsailaren 10a

Ikastaroa hileko azken asteartetan izango da, 19:00etatik 22:00etara, uztailera bitarte

Oreka belardendak antolatuta hileko azken astearteetan janari osasuntsua prestatzeko ikastaroak izango dira Sendi Ekintza Elkartean. Lehena otsailean izango da, hain zuzen ere hilaren 24an.

Nuria Renau Otero izango da ikastaro hauek emango dituena. Renau sukaldaritza osasuntsuan eta naturalean aditua da. Errezeta errazak eta goxoak prestatuko dituzte, eta bizitza kalitatea hobetzeko, gaixotasunaei aurre egiteko eta argaltzeko balio dute.

Aipatu bezala, ikastaroak hileko azken asteartetan izango dira, uztaila bitarte. 19:00etatik 22:00etara izango dira Sendi Ekintza elkartean, eta 25 euro ordaindu beharko dira.

Informazio gehiago nahi duenak edo izena eman nahi duenak Oreka Belardendara joan beharko du, edo nahi izanez gero 943 01 45 91 telefonora dei dezake edo artolaitziar@hotmail.com edo nuria.renau@gmail.com helbideetara idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!