640 eta 405 kilotan Ibarra txapeldun gelditu da, Aian

Asier Imaz 2015eko otsailaren 9a

 1 1423506774532
 2 1423506775555
 3 1423506776198
 4 1423506776905
 5 1423506777717
 6 1423506778242
 7 1423506778725
 8 1423506779153
 9 1423506779586
 10 1423506780028
 11 1423506780490
 12 1423506780955
 13 1423506781605
 14 1423506782168
 15 1423506782660
 16 1423506783392
 17 1423506784318
 18 1423506784761
 19 1423506785462
 20 1423506785967
 21 1423506786515
 22 1423506787288
 23 1423506787929
 24 1423506788438
 25 1423506789072
 26 1423506790012
 27 1423506790608
 28 1423506791413
 29 1423506791911
 30 1423506792352
 31 1423506792907
 32 1423506793624
 33 1423506794155
 34 1423506794907
 35 1423506795329
 36 1423506795784
 37 1423506796218
 38 1423506796649
 39 1423506797076
 40 1423506797522
 41 1423506797993

Goma gaineko 8X8ko Euskal Herriko Txapelketa aurrera doa. Asteburuan Aian bi final jokatu ziren. 640 kilotan, Ibarra nagusitu zen, ezustean gainera, Ñapurraken eta Abadiñoren aurretik.

Mattin De la Sotilla:

Finalerako txartela lortzeko bi aurre jardunaldi jokatu ziren pisu horretan. Lapurtarrak eta bizkaitarrak erabat nagusitu ziren tiraldi horietan, eta txapela bietako baten eskuetan zegoela zirudien. Une erabakigarrian, ordea, finalean, Ibarra indartsu agertu eta tiraldi guztiak irabazi zituen.


405 kilokoan, aukera handiagoak zituen Ibarrako zortzikoak. Jardunaldi batean lehen postuan sailkatu zen, eta bestean bigarren. Gaztedik gauza bera egin zuenez, eta kasu honetan puntuak pilatzen zirenez, hirugarren jardunaldira berdindurik iritsi ziren Ibarra eta Gaztedi. Ondorioz, hauen artean ere finala jokatu zen. Aian, lehen bueltan eskualdekoak nagusitu ziren, eta bigarrengoan berdintzea lortu zuten, txapela irabaziz.


Mattin De la Sotilla goma gainean egon zen finalean, 640 kilotan. Txapelarekin pozik zegoen ibartar-tolosarra: «Iaz zer egin genuen ikusita, ez geneukan esperantza handirik pisu honetan. Horri gainera, 680koan lortu genuen bigarren postua gehitu behar zaio. Frustrazio pixka batekin gentozen final honetara, aurreko jardunaldietan ere ezinean ibili baikinen. Hala eta guztiz ere, irabaztea lortu genuen, eta gustura».
Lehen posturako bi hautagai nagusi zeudela dio De la Sotillak: Abadiño eta Ñapurrak: «Horiek izan dira indartsuenak pisu honetan. Zozketan suertea izan genuen, eta segidan neurtu genituen Abadiñoren aurka indarrak, eta irabaztea lortu gainera. Horrek animoak eman zizkigun». Ñapurraken kasua berezia da. Finalaren aurreko jardunaldietan beti indartsuenen pare ibiltzen dira lapurtarrak, baina finaletan, behera egiten dute. Oraingoan ere antzeko zerbait gertatu zitzaien.


405 kilokoaren inguruan, Mattin De la Sotillak dionez, «ez da horrenbesteko ezustekoa izan, baina bai pozteko albiste handia. Pisuan behetik ibili arren, tiraldi gogor eta luzeak irabazi zituzten, eta hori azpimarratzekoa da».

Argazkiak: Olatz Artola

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!