2015/02/04 - 2015/02/13 00:00
Udaleko Gizarte Zerbitzuak berriro ere herritarren parte hartzea eskatu nahi du saharar herriarentzako elikagaiak jaso ahal izateko. Aurtengo kanpainan: arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea eta sardinak oliotan, azukrea, olioa, konpresak, eta helduentzako eta haurrentzako pardelak behar dira. Bestalde, janari bilketarekin batera eskola materiala ere jasoko da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak...).
Aurreko urteetako kanpainetan bezala, produktuak honako lekuetan bilduko dira:
Udaletxean: 09:00-14:00
Kultur Etxean: 10:30-13:00 eta 15:30-21:00
Uzturpe ikastolan: eskola orduetan
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?