640 eta 405 kilotan lehen postuak larunbatean erabakiko dira

Asier Imaz 2015eko otsailaren 4a

Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa aurrera doa, eta une honetan, 8X8ko lehiak jokatzen ari dira. 405 kilotan Ibarrak lehen postua lortzeko aukera handiak ditu. 

Bi jardunaldi jokatu dira hiru talderen artean, eta lehenengoan bigarren gelditu baziren ibartarrak, bigarrengo jardunaldian lehen postua eskuratu zuten, asteburuan, Bilbon. Hirugarren jardunaldian erabakiko da dena, eta Gaztedi izango da garaitu beharreko aurkaria.


640 kilotan zailagoa izango dute ibartarrek. Abadiño A eta Ñapurrak pisu horretan indartsu daudela erakutsi dute, eta lehen bi jardunaldietan puntu gehienak eurek lortu dituzte.
Guztia larunbat honetan erabakiko da, Aian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!