Hitzaldi batekin ekin diote Uzturpe Ikastolaren kultur asteari

Ataria 2015eko urtarrilaren 26a

Uzturpe ikastolak hainbat ekitaldi eta era ezberdinetakoak antolatu ditu egun hauetarako, nahi duenarentzat zabalik daudenak.


Gaur hasi da haurrei ondo komunikatzen laguntzeko hitzaldi batekin, eta aurrera begira, Jakoba Errekondoren hitzaldia, Alurr dantza taldearen emanaldia, ateak zabalik eguna eta mendi irteera izango dira.

Egitaraua

URTARRILAK 27, ASTEARTEA
18:00. Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia. Ibarrako kultur etxean.
URTARRILAK 29, OSTEGUNA
17:30. Hitzaldia: Landarei buruzko zalantzak argitzea. Jakoba Errekondo agronomoa izango da hizlaria. Ibarrako kultur etxean.
URTARRILAK 30, OSTIRALA
20:30. Alurr dantza taldearen 20 urrats ikuskizuna, Ibarrako Belabieta kiroldegian.
URTARRILAK 31, LARUNBATA
11:00. Ateak Zabalik Eguna Emeterio Arrese eraikinean, 2 urteko haurren gurasoei zuzendua dago ekimena.
15:00-18:00. Haur festa: puzgarriak Belabieta kiroldegian.
18:00. Txokolate jatea plazan.
OTSAILAK 1, IGANDEA
Mendi irteera. 09:30ean aterako dira plazatik, trenez Pasaiara  joan eta gero oinez Donostiara joango dira. 18:45ean plazara itzultzea aurreikusten dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!