Abokatuen aurkako operazioa

Madrilgo Tres Cantos kuartelean dute Mintegiaga

Ataria 2015eko urtarrilaren 13a

Senideek jakinarazi dutenez, Guardia Zibilak egingo die galdeketa gaur bertan, abokatuak aurrean dituztela, eta ondoren hasiko dira banan-banan epaileen aurretik pasatzen.

Defentsako abokatuek ere hori baieztatu dute eta esan dute atxilotuak gaur arratsaldean eramango dituztela Eloy Velasco epailearen aurrera. EFE informazio agentziak, berriz, eguerdian "iturri juridikoak" aipatuz esan du Arantza Aparicio eta Haizea Ziluaga askatu dituztela, baina defentsak ez daki ezer horri buruz.

Kontzentrazioak arratsaldean
Atzoko atxiloketak gaitzesteko gaur kontzentrazio gehiago egongo dira eskualdean zehar. Hauexek dira:

Alegia: Plazan, 19:00etan
Amasa-Villabona: Berdura plazan, 19:30eanAnoeta: Herriko plazan, 18:30ean
Ibarra: Beheko bide plazan, 19:30ean
Tolosa: Trianguloa plazan, 19:30ean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!