2014/12/30 17:00
“Katillukadak” bertso-txotxongilo emanaldia Kontakatillu taldearen eskutik.
Katillukadak. Txontxongiloak manipulatzeko bost teknika ezberdin erakusten dituen antzezlan bat da. Bertan, lau ipuin labur, lau teknika desberdinetan antzezten dira, bakoitza bere mezuarekin. Hau dena lotzen duen pertsonaia Katillu da.
Bertsolari zaharrak oso jakintsuak dira. Bizitza osoa daramate herriz herri, eta ezagutu dituzte zuri-zuriak izan nahi luketen bele beltz-beltzak, munstroen lagun egiten diren umeak, hargin izan naiz ez duten harginak... Dibertigarriak dira bertsolari zaharrak: are gehiago ipuinak kontatzen eta patata-tortilla egiten badakite. Eta Katiluk badaki hori dena. Hori dena eta askoz gehiago!
Katillu bertsolari oiha da emanaldiko nagusia eta bere lagun txotxongilloekin ipuinak kontatzen dabil herriz herri. Denen artean 4 ipuin, 4 mezu, txotxongiloak manipulatzeko 4 teknika desberdin… lau! Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta… Katillu!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?