Harrera Elkartea aurkeztu dute

Asier Imaz 2014ko abenduaren 12a

Laguntza asistentziala ematen die euskal preso eta iheslariei Harrera Elkarteak, behin espetxetik atera edo erbestetik itzuli ondoren. Horretarako, euskal herrietan bazkide kanpaina ari dira egiten, laguntza ekonomikoak bilduz, ekimena aurrera ateratzen.

Bazkideek diru ekarpena egiteko aukera dute: urtean 60 euro. Bi aukera daude ordainketa egiteko: urtebeteko kuotaren bidez, 60 euro ordainduz, edo sei hilabeteko kuotarekin, 30eko bi ekarpen eginez. Harreraelkartea@gmail.com helbidera idatzita informazio gehiago lor daiteke.

Harrera elkarteak, besteak beste, ondorengo laguntza ematen die preso eta iheslari ohiei, gizarteratzean laguntzeko: Arlo juridiko-administratiboan; osasungintzan; asistentzia ekonomikoan eta lan munduan. 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!