Uzturpe ikastolako ikasle eta irakasleek kilometro mordoa egin zituzten atzo arratsaldean Ziburuko ikastolaren alde. Urtero ospatzen dute Kilometro solidarioa ekimena, eta aurtengoan Zibururen alde egin dute. Gainera, bertan izan zen Laida Mujika, ikastolako lehendakaria eta Uzturpeko ikasle ohia. Ikasleek gometxekin mezua jarri ondoren, laranjak jan zituzten