260 eta 300 kilotako finalak Ibarran jokatuko dira

Asier Imaz 2014ko abenduaren 1a

Ibarra sailkapen nagusiko lehen postuan dago Euskal Herriko 4X4 goma gaineko sokatira txapelketan, 260 kilotan. Laugarren eta azken jardunaldia abenduaren 13an jokatuko da, larunbatez, Belabieta kiroldegian.

Aian atzo sokatira jaialdia jokatu zen. Euskal Herriko 4X4 goma gaineko txapelketan, bi pisutako tiraldiak ikusi ziren.

260 kilotakoan, hirugarren jardunaldian, Ibarra izan zen nagusi. Horrela, sailkapen orokorrean, puntu guztiak batuta, lehen postuan daude ibartarrak.

Sailkapen orokorra
1. Ibarra        13,5 puntu2. Gaztedi A   11,5 puntu
3. Gaztedi B   10 puntu
4. Badaiotz     8 puntu
5. Bizindar      3 puntu

 

300 kilotan, lehen jardunaldia jokatu zen Aian. Izena hamaika taldek eman dutenez, bi multzotan banaturik aritu ziren tiralariak. A multzoan, Ibarra bigarren sailkatu zen. Baigorriren atzetik. Behe Nafarroako taldeak erakustaldia eman zuen, aurkariak airean ibiliz.

Lehen jardunaldi
A MULTZOA

1. Baigorri                  6 puntu
2. Ibarra                    5 puntu
3. Murueta                 3,5 puntu
4. Ñapurrak               3,5 puntu
5. Sokarrola A            2 puntu
6. Atzera HK Kluba     Puntu bat

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!