Ibarrak Euskal Herriko sokatira txapelketa irabazi du

A. Imaz 2014ko azaroaren 24a

320 kiloko mailan nagusitu da lehen taldea. Bigarren taldea, berriz, hirugarren postuan geratu da, 4x4 goma gaineko proban, kitarakoa jokatu ondoren. 

Nabarniz (Bizkaia) herrian jokatu zen Euskal Herriko sokatira txapelketaren finala larunbatean. Goma gainean, lau tiralariz osaturiko sei taldek naurtu zituzten indarrak. Ibarra bi talderekin joan zen bertara, eta A-k podiumeko lehen postua lortu zuen. B taldea bigarren gelditu zen, Baigorri eta Ñapurrakekin berdinduta. Kitarakoa jokatu zuten euren artean, eta azkenik, bigarren postuarekin Baigorri sailkatu zen, eta Ibarra B hirugarren.

260 kilotan Euskal Herriko txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen Nabarnizen. Ibarra lehen postuan geditu zen Gaztedi A-rekin berdinduta. Sailkapen nagusian, bi jardunaldiak batuta, Ibarrako taldea dago lehen postuan, Gaztedi A-ri puntu bateko aldea ateratzen diolarik. Hirugarren eta azken jardunaldia Aian jokatuko dute ibartarrek pisu horretan, azaroaren 29an, 17:00etan. Egun horretan, leku berean, 300 kiloko txapelketaren lehen jardunaldia jokatuko da. 

Gipuzkoa Kirolak 2014 Saria

Ibarrako Sokatira Taldea Gipuzkoa Kirolak saria irabazteko hautagaien artean dago. Abenduaren 18an jakingo da saritua zein den, eta 30 talde edo norbanakok dute saria jasotzeko aukera. Ibarrak munduko txapelketan lortutako bi dominak ditu soinean. Irabazleak 3000 euroko ordaina izango du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!