Hirigintza antolamendu berriari buruzko bilera informatiboa egingo dute Ibarran

Maier Ugartemendia 2014ko azaroaren 12a

Lehen bilera informatiboa izango da; gaur, 18:00etan euskaraz eta 19:30ean kultur etxean bilduko dira gaiari buruz hitz egiteko

Ibarrako udala plan orokorra prestatzen ari da. Herritarrei Ibarra elkarrekin eraikin planaren baitan, lehen diagonostikoa egina du jada udalak. Diagnostikoaren berri emateko eta aurrera begira zabaltzen diren aukerei buruz hitz egiteko lehen bilera gaur bertan egingo dute. 18:00etan izango da euskarazko saioa eta 19:30ean gaztelerazkoak. Itziar Agirrezabala udal arkitektoa eta Tokiko Agenda 21eko kideak ere bertan izango da beharrezko azalpenak emateko, eta aurrera begira irekiko den eztabaida tarteari buruz hitz egiteko.

Hurrengo bilera, azaroaren 19an, asteazkenean izango da. Bertan Ibarra mendebaldeari buruz hitz egingo da, eta 17:30ean izango da euskarazko saioa eta 19:15ean gaztelerazkoa. Biak kultur etxean izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!