Iparragirrek eta Bengoetxeak irabazi dute Ibarrako babarrun lehiaketa

Ataria 2014ko aza. 10a, 18:17

Hauspoa elkartekoek Xabier Artola gogoan izan zuten, eta isilune bat egin zuten bere omenez

Hauspoa kultur elkarteak antolatutako Babarrunaren festa ospatu zuten igandean Ibarran. Goizean gozietik hasi ziren  V. babarrun lehiaketan parte hartu zuten hamaika bikote babarrunak sukaldatzen. Bikote horien artean Senegaldik eta Kolonbiatik iritsitako partaideak ere bazeuden.  
Babarrun prestatzaileen lanak amaituta, epaimahaikideak lanean ari zirela ospatu zen Sagardoa ondoen nork ateratzen duen II. lehiaketa egin zen eta aurtengoan irabazlea Manu Gorostiaga izan zen; txapela eta Ibarrako merkatarien eskutik herriko dendetan gastatzeko 50 euroko balea jaso zituen. Bigarren Kanadatik etorritako Mark Bradshaw geratu zen eta berak ere 50 euroko balea jaso du. Epaimahaikide lanetan aritu ziren Patxi Ruiz (pilotari profesional ohia), Joxe Mari Barriola eta Iñigo Olano  ibartarrak.

Aurtengo V. Babarrun lehiaketan irabazleak Maite Iparragirre eta Ainhoa Bengoetxea izan ziren; txapel bana, Ibarrako Danon Txokoan otordua egiteko 100euroko balea eta Donostiako Zubi Musu elkarteak egindako trofeoa jaso zuten. Bigarrenak Arantxa Rajado eta Axun Ventureira izan ziren eta hirugarrenak Ismael Robles eta Yoseba; bi bikote horiek Ibarrako Babarrun kooperatibak eskainitako babarrun kilo bana jaso zuten. Epaimahaia Juan Jose Ijurko, Jose Luis Lopetegi eta Zoren Basualdok osatu zuten. Eta aipatu zutenaren arabera, «lan handis» izan zuten erabakia hartzeko.  

Ibarrako sokatira elkarteakoak herriko haurrekin sokatira saioak prestatu zituzten, eta beraiekin sokatiran aritu ziren.

Xabier Artolari omenaldia
Hauspoa elkartekoek beraiekin urteetan lanean aritutako eta duela gutxi hildako Xabier Artola gogoan izan zuten, isilune batekin. Iaz epaimahaikide ere izan zen, eta sari banaketan bere argazkia jarri zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!