Patxi Zamora: "Kazetaritza ikuspegitik lana gogorra eta polita izan da"

Mikel Iraola 2014ko urr. 29a, 20:49

Kontuz! elkarteko kide nafarrak hitzaldia eskainiko du bihar, Ibarrako Subegi Kultur Elkartean. 19:30ean, El banquete. Expolio y desaparición de la CAN liburuari buruz ariko da hizketan.

Zeri buruz hitz egiten du liburuak?
Nafarroako finantza instrumenturik garrantzitsuena nola desagertu zen kontatzen du liburuak. Baina ez hori bakarrik. Nafarroan azken 15 urteotan baliabide publikoak nola kudeatu diren ere azaltzen du. Pertsonaiak arduradun politikoak dira, eurak baitziren bankuaren arduradunak. Horrez gain, estatuan maila handia duten zenbait pertsonen parte hartzearekin zer gertatu den ere azaltzen dugu.

Zer gertatu zen?
Arrazoia eta ondorioa lotuta daude. CANen desagerpena munduan dagoen krisiaren ondorioa dela sinetsarazi nahi izan digute, kreditua desegin egin dela... Baina, hori ez da egia. Guk dakiguna justiziaren esku jarri dugu. Izan ere, zenbait megalomania egin izan ditu zuzendaritzak, eta arduradun politikoek babestu egin dituzte. Ez da ahaztu behar enpresa osoaren zuzendari orokorraren atzean administrazio kontseilu bat dagoela, eta kontseilu hori Miguel Sanz eta Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariek zuzendu izan dutela. Onartezinak diren zenbait inbertsio egin dira kontseiluko kideek parte hartzen zuten enpresetan, ezagunei lursailak neurrigabeko prezioetan erosi zaizkie, Washingtongo bulegoa erostea... Faktore horiek guztiek eragin zuten CAN desagertzea.

Nondik abiatu zineten?
(Elkarrizketa osoa biharko Tolosaldeko Ataria egunkarian)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!