Gutuna: Ibarra lanean Zero Zabor bidean

Udal Gobernu Taldea 2014ko urriaren 30a

Herritarrei esker. Eman ditu lehen lau hilabeteko datuak Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen bilketari buruz eta harrotzeko modukoak dira Ibarrak eman dituenak, inoiz ez bezalakoak:

orokorrean %85a lortu dugu, eta hilabeteka datu hauek agertzen dira:  apirilean, %72,55 (aurreko sistemako datuak barne); maiatzean, %92,11; ekainean, %86,05; eta uztailean, %86,81. Kontuan izan eskualdeko batez bestekoa %43a dela.
Beraz, zorionik beroena ibartarrei eta txalotu herritarrek izan duten jarrera arduratsua. Izan ere, jarrera arduratsua eta etorkizunera begirakoa da nor bere etxean hondakinak sailkatzen hastea eta sailkatuta ateratzea.
Hasiera-hasieratik udal honek garbi adierazi zuen konfiantza osoa zeukala herritarrengan eta herritarrak ahalik eta hondakin sailkatu gehien biltzeko sistema honi aukera emango ziola, eta halaxe izan da.
Bestalde, Udalak lanean jarraituko du Zero Zabor bidean:
- Azaroaren 1ean, tuperren kanpaina hasiko da arrandegietan.
- Zakarrontzi berriak jarriko dira zakur kakak jasotzeko.
- Hondakin arriskutsuak (tonerra, espraiak…) biltzeko ontziak jarriko dira Udaletxean.
- Sistema hobetzeko herritarren iritziak jasotzeko prozesua laster.
Ondo ari gara eta aurrera goaz, beraz. Nolanahi ere, zenbait herritarrek oraindik ez du sistema hau erabiltzen eta espero dugu luze ez dela horiek ere hastea, bilketa tasak gora egiteko eta herria txukunago edukitzeko. Esaerak dioen moduan, garbiena zikintzen ez duena da.
Udal Gobernu Taldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!