Lauburu Ibarrak 6-2 irabazi du etxean

Asier Imaz 2014ko urriaren 27a

Ohi baino zaletu gutxiago elkartu ziren larunbatean Belabieta kiroldegian. Real Madrid-Bartzelonak eragina izango zuen agian. Kantxan, Ibarra Lauburu talde handi bat ikusi zen, mailari neurria hartu eta aurkaria baino gehiago izan zena. 

Partida hasi orduko aurretik ziren ibartarrak, eta horrek lanak erreztu zizkien moreei. Defensa atzean jarri, aurkariaren zain egon, eta aukera zuenean, zuzen-zuzen atera. Bigarren zatiaren amaieran, aurkariak atezain-jokalariarekin hasi ziren jokatzen erasoan, eta ibartarrek estuasun batzuk pasa zituzten, baina jokoan bakarrik. Izan ere, markagailuak lasaitasuna ematen zien moreei. Fuenmayorrek modu horretan lortu zuen bigarren gola, baina etxekoek bost zituzten, eta ondoren, gainera, seigarrena etorri zen Unai Labaka kapitainaren jokaldi bati esker. 

Lauburu Ibarra (9)    6
Fuenmayor (15)           2

Taldea. Beñat, Borja, Unai (3), Mauro, eta Txipi. Hauek ere jokatu zuten: Garmen (1), Ezeiza, Uzkudun (2), Loitzun, eta Josebak.
Taldea. Jonatan, Javier (1), Ricardo, Moi, eta David. Hauek ere jokatu zuten: Victor, Daniel (1), Luis Maria, Carlos eta Anjelek.

Markagailua. 1-0 Unai (2:01); 2-0 Uzkudun (6:21): 2-1 Javier (17:46); 3-1 Garmen (18:06);
4-1 Uzkudun (31:25); 5-1 Unai (32:43); 5-2 Daniel (33:21); 6-2 Unai (39:51).

Sailkapena
1. Debabarrena                            18p
9. Ibarra                                    10p
16. Labastida                                3p

8. jardunaldia
Debabarrena (1)-Ibarra (9)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!