Garesti ordaindu ditu Lauburuk lehen minutuetan egindako akatsak. Lehen zatian lau gol jaso ondoren, ezinezkoa izan zaio bigarrenean. Aukerak sortu arren, gol bakarra sartu dute Arevalorenek. Epaileak ere ez dira fin ibili, baina Arevalok, egindako akatsei bota die errua: "Egia da epaileak ez direla ongi ibili azken bi jardunaldietan. Aurkarien alde egin dute. Baina gaur, gure akatsengatik galdu dugula uste dut".
Astelehenean, analisi osoa irakurri ahal izango duzue ataria.info-n.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?