Emeterio Arrese literatur lehiaketan haurren lanen zain

Maier Ugartemendia 2014ko urr. 10a, 11:00

Ibarrako Udalek hogeita bosgarren urtez Emeterio Arrese Literatur Lehiaketa antolatu du. Jada finkatuta dagoen literatur saria da, hortaz. Eta literatura herriko haur eta gaztetxoei gerturatzeko baliabide egokia da.

Lehiaketa Ibarran bizi diren edo Ibarran ikasten duten hamasei urtera arteko haur eta gazte guztiei zuzenduta dago. Eta haur eta gazte hauek olerkiak edo hitz lauzko lanak aurkeztu ditzakete.

Lanak hiru mailatan edo kategoriatan banatuko dituzte. Lehen Hezkuntzako bi talde, bata 6 eta 8 urte artekoa, eta bestea 9 eta 11 urte artekoa. Bestea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutakoa da. Landu beharreko gaiei dagokienez, ikuspegi desberdinetatik landu daitezkeen gaiak jorratu daitezke; baina, lanak euskarazkoak izan behar dute eta saritu gabeak eta publikatu gabeak izan behar dute.

Lehiaketan aurkezteko interesa duenak, oinarriak udalaren webgunean edo udaletxean bertan ditu. Lanak Euskara Zerbitzuan edo kultur etxean entregatu beharko dira. Horretarako azken eguna, hilaren 24a, ostirala da.

Irabazleek oroigarria eta liburuetan gastatzeko 30 euroko diru saria irabaziko dute.
Hala ere, zalantzaren bat dutenek, Euskara Zerbitzura jo dezakete. Bestela, 943 67 38 27 telefonora dei dezakete edo euskara@ibarrakoudala.net helbidera idatzi.

Hortaz, udalak haur eta gaztetxoak, idazlanak prestatu eta lehiaketan parte hartzera animatu nahi izan ditu.

Datuak
Edizioa. XXV. Emeterio Arrese Literatur Lehiaketa.
Antolatzailea. Ibarrako Udala.
Nori zuzendua? Ibarran bizi diren edo bertan ikasten duten 16 urte arteko haur eta gazteak.
Modalitateak. Olerkiak eta hitz lauzko lanak.
Kategoriak. Hiru maila: Lehen Hezkuntzako 6-8 urte bitartekoak, Lehen Hezkuntzako 9-11 urte bitartekoak, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak.
Gaia. Librea.
Baldintzak. Lanak euskaraz izatea eta argitaratu gabeak.
Lanak aurkezteko azken eguna. Urriaren 24a, ostirala.
Saria. Oroigarria eta liburuetan gastatzeko 30 euroko diru saria.
Informazioa. Zalantzak izanez gero, udaleko Euskara Zerbitzura jo daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!