Ibarrako udalak ez-ohiko bilkurarako deia egin du

Maier Ugartemendia 2014ko urriaren 7a

Ez-ohiko osoko bilkura, ostegunean, 19:00etan izango da

Ibarrako Udalak ez-ohiko osoko bilkura deitu du biharko. 19:00etan izango da bilkura pleno aretoan. Bertan, lau gai landuko dituzte.


Lehena, 4/2014 Kreditu Aldaketaren onarpena. Bigarrena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ibarrako Udalaren arteko lankidetza hitzarmenari buruzkoa, udalak berezkoak dituen zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko. Hirugarrena, Bildu koalizioak Kataluniaren inguruan aurkezten duen mozioa lantzekoa izango da. Eta azkenik, laugarrena, galderentzako eta erreguentzako tartea izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!