Kultur lantegietan eta kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Maier Ugartemendia 2014ko ira. 24a, 09:00

Kirol ikastaroetarako izena ematea gaur amaituko da, eta kultur lantegietakoa ostiralean

Ikasturte hasiera martxan da jada, eta hainbat herritan urteko kultur eta kirol eskaintza zabaldu dute jada. Ibarrako udalak ere ikasturte honetarako kulturaren eta kirolaren arloan dituen eskaintzak aurkeztu ditu, eta berauetan izen emateko epea ere zabaldu dute.
Eskaintza zabala da, albiste honetako taulan ikus daitekeen moduan. Kultura arloan eskaintza zabala da, urtero bezala. Urritik ekainera bitarteko ikastaroak dira, eta gustu edo interes desberdinak dituztenek aukera desberdinak dituzte egutegi edo ordutegiari dagokionez.
Interesa duenak irailaren 26ra arte du horretarako aukera, 10:00etatik 13:00etara edo 15:30etik 20:30era Ibarrako kultur etxean.
Gainera, gazte txartela duten gazteentzat %10eko hobariak daude, eta familia ugarientzat %50eko hobaria. Hala ere, informazio gehiago nahi duenak 943 67 03 99 telefonora ere dei dezake.
Kirol arloko eskaintza Belabieta kiroldegira bideratuta dago, eta ikastaroren batean izena eman nahi duenak bertara jo dezake edo 943 67 15 44 telefonora deitu.
Izena emateko epea gaur bertan amaituko da, eta ikastaroak urriaren 1etik aurrera jarriko dira martxan. Kasu honetan ere, ordutegiaren eta egutegiaren aldetik aukera zabala da. Adin ezberdinetara egokitutako aukera ere bada, izan ere, esate baterako, hirugarren adinekoentzat gimnasia egiteko aukera ere badago.

2014-2015 ikasturteko ikastaro eta lantegiak

KULTUR LANTEGIAK
Salsa, Rumba, Merenge eta kubatar dantzak. Astearte eta ostegunetan. 20:00etatik 22:00etara. 171,52 euro.
Egur taila. Astearte eta ostegunetan. 19:00etatik 21:00etara. 171,52 euro.
Ehoziriak. Asteartetan. 15:30etik 17:30era edo 17:30etik 19:30era. 137,87 euro.
Altzariak zaharberritzea eta konpontzea. Astelehen eta asteazkenetan. 19:00etatik 21:00etara. 171,52 euro.
Pintura. Astearte eta ostegunetan. 15:30etik 17:30era. 171,52 euro.
Eskulanak. Astelehen eta asteazkenetan. 17:30etik 19:30era. 171,52 euro.
Josketa eta arropa konponketa. Asteazken eta ostiraletan. 10:00etatik 12:00etara edo 15:30etik 17:30era. 171,52 euro.
Oharra. Ikastaro guztiak urritik ekainera bitarte izango dira.


KIROL IKASTAROAK
Multiffitnes eta cycling. Astearte eta ostegunetan 11:00etan edo astelehen eta asteazkenetan 20:00etan. Bazkideentzat 66,57 euro eta bazkide ez direnentzat 91,71 euro.
Pilates. Astearte eta ostegunetan, 10:00etan edo 19:30ean. Bazkideek 66,57 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez direnek 91,71.
Hirugarren adinekoentzat gimnasia. Astearte eta ostegunetan, 09:00etan. Doan izango da.
Abdominal hipopresiboak. Astelehen eta asteazkenetan, 18:30ean edo 20:00etan. Bazkideek 33,28 euro eta bazkide ez direnek 45,85 euro ordaindu beharko dituzte.
Yoga. Astelehen eta asteazkenetan, 11:00etan. Bazkideek 64,59 euro eta bazkide ez direnek 91,71 euro.
Cycling. Astelehen eta asteazkenetan 19:00etan, edo astearte eta ostegunetan 09:30ean, 18:30ean, 19:30ean edo 20:30ean. Bazkideek 66,57 euro eta bazkide ez direnek 91,71 euro.
Tai-chi. Astelehen eta asteazkenetan 20:00etan, edo asteazken eta ostiraletan 09:30ean. Bazkideek 64,59 euro eta bazkide ez direnek 91,71.
Bosu-gap eta cycling. Astelehen eta asteazkenetan, 15:15ean. Bazkideek 66,57 euro eta bazkide ez direnek 91,71.
Oharra. Ikastaroetako prezioak hiru hilabeteetakoak dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!