Guraso izaten ikasteko aukera bikaina Guraso Eskolan

Maier Ugartemendia 2014ko ira. 23a, 10:46

Guraso Eskolan izena emateko aukera urriaren 3an amaitzen da eta 64 euroko kostua du

Ibarrako Udalak eta Uzturpe Ikastolak Guraso Eskola antolatu dute ikasturte berri honetarako. Interesa duten gurasoek izena emateko aukera dute urriaren 3ra arte.
Eskolak emateaz Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta gizarte hezitzailea arduratuko da. Gainera, Mendizabal haur masajeko hezitzailea eta komunikazioan aditua da.
Guraso Eskolan guraso izaten irakatsiko du Mendizabalek. Honela, gurasoak haurrekin batera hazi eta hezi daitezen. Horretarako, teoria, ariketa praktikoak eta gurasoen esperientzia elkar trukatuko dituzte eskolako gurasoek.
Hilean bi orduko saio bat egingo da, urritik ekainera bitarte.Eta bi ordutegi ezberdin izango dira saio honentzat. Honela, guraso bakoitzak egokien datorkion saioa aukeratu ahal izango du. Saioak beti astelehenetan izango dira; bata 14:45etik 16:45era eta bestea 17:00etatik 19:00etara.
Eskolan izen ematen duten gurasoek 64 euro ordaindu beharko dituzte kontu korronte honetan: 2095 5043 94 1060024667. Diru sarrera egiterakoan kontzeptuan izen-abizenak eta Guraso Eskola 2014-2015 jarri beharko dute.
Matrikula egiteko aukera urriaren 3ra arte egongo da zabalik. Interesa duten gurasoek Ibarrako Gizarte Zerbitzuetara joan beharko dute horretarako. Zerbitzu hau astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 09:00etatik 14:00ak arte. Matrikula gauzatzeko ordainagiria eramatea beharrezkoa da.
Guraso Eskolako lehen saioak urriaren 13an izango dira, eta esan bezala hilean behin errepikatuko dira ekainera bitarte. Informazio gehiago nahi duenak 943 67 04 15 telefonora dei dezake.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!