Ibarra, piperraren erreinua

Ataria 2014ko irailaren 22a

Hauspoa elkartearen Ibarra, Azoka eta Piparra azokak erantzun ona izan du.    

Igandean izan zen Hauspoa elkarteak antolatzen duen Ibarra Azoka eta Piparra azoka berezia. Jende ugari gerturatu zen Ibarra, eta Onintza  Aranalde elkarteko lehendakariak balantze «positiboa» egin du: «Eguraldia lagun izan genuen, jendearen parte hartzea handia izan zen, eta giro bikaina izan zen».
Hiru gunetan banatua izaten da azoka Ibarran: artisautza, jakiak eta animaliak. Lehiaketa gastronomikoa ere izan zen, eta 17 parte hartzaile izan ziren Euskal Herria guztitik etorriak. Sariak, ordea, Gipuzkoan geratu ziren. Piperrada Zubimusu elkarteko Xabier Mendizabal eta Joxe Juan Ijurko donostiarrek irabazi zuten, eta pintxorik onenaren saria Loiolatarra elkarteko Patxi Lago eta Jexux Mari Orcajorentzat izan zen. Gainerako sariak, aldiz, herrian geratu ziren. Bi sari eraman zituzten 789 taldeko Joxe Mari Barriola eta Peio Urkizarrek, eta beste saria Juanma Zaldua eta Joseba Dravasarentzat izan zen, Tolosako Lainoaren izenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!