Ez-ohiko udalbatza egingo dute gaur Ibarran

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 18a

19:00etan, udaletxean, egingo da ez-ohiko udalbatza

Gaur, 19:00etan, Ibarrako Udalak ez-ohiko osoko bilkura egingo du.  Bertan honako gai hauek landuko dira:

1- LAG-ak (Lurralde Antolamendu Gidalerroen) herriek errespetatu beharreko bizitegien kuantifikazioaren inguruan aipatzen duenaren aurkako alegazioa.

2- HAPO-aren erredakzio prozesuan, herritarren parte hartzea xedatzen duen programaren onarpena.

3- Behe oinen erabileren aldaketa arautzen duen ordenantzaren inguruko helegiteen erantzunak.

4- EH Bildu taldeak aurkezten duen mozioa Alkateen aukeraketa zuzenerako proposamenaren inguruan.

5- EH Bildu taldeak aurkezten duen mozioa Kutxabanken inguruan.

6- Galde-erreguak

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!