Ibarrako piparrari doinua jarri diote

Ataria 2014ko ira. 17a, 16:19

Ibarrako Piparra bultzatu eta sustatzea helburu duen 789 taldeak egin du kantua, beste hainbat herritarren laguntzarekin.

Lan esparru eta interes ezberdineko lau partaidez osaturik dago 789 taldea. Baina helburu komun bat dute: ibarrako piparrak gastronomian zuen txokoa berriro ere berreskuratzea. Hori dela eta, hainbat ekimen jarri zituzten abian udara aurretik. Esaterako, Uzturpe Ikastolarekin piparraren zikloa programa (landatu, bildu eta dastatu) abiarazi zuten; argazki eta bideo lanak egiten hasi ziren, edota interneten presentzia indartu zuten.

Bada, oraingoan, ibarrako piparraren inguruko kantua egin dute herriko musikarien laguntzaz. Ez da, ordea, ekimen bakarra izango, eta "sopresa gehiago" dituztela aurreratu dute: "batzuk aurkezten ari gara, eta beste batzuk forma hartzen joan ahala aurkeztuko ditugu: argazki galeriak, bideoak, dastaketak, hitzaldiak eta produktu berriak". 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!