Pasa berri diren Ibarrako festetan 28 kanalak oihartzun eskasa eman duenaren deiak eta idatziak jaso ditugu. Horren aurrean hainbat argibide eman beharrean gaude:
1.- Arazo ekonomikoengatik, aurtengo abuztuan emisioa eten egin behar izan dugu. Lehen aldia da gure sorreratik, eta urtero erreportaje bereziak edo saioak egin izan ditugu. Hala ere, aurten, grabaketa batzuk egin eta irailean emititu ditugu.
2.- Ibarrako udalean agintari berriak sartzearekin batera, indarrean zeuden dirulaguntza hitzarmena eta publizitate konpromisoak bertan behera geratu ziren. Hortik aurrera, gaur egun arte, hiru urte luze, ez dugu euro bat bera ere jaso aipatutako udaletik, ez dirulaguntza moduan, ezta publizitate kontzeptuan ere.
3.- Udalak, 28 kanalareriko duen konpromiso ezaren aurrean, gu gure lekuan ondo egon garela uste dugu eta betebeharrak behar baino hobeto bete ditugula.
4.- 28 kanala, bailarako telebista da, euskaraz eta euskararen alde ari den komunikabidea eta horretan jarraituko dugu. Ibarrako berri ere ematen jarraituko dugu, ahal dugun heinean eta ahal dugun arte.
Ion Aldanondo Albisu, 28 kanaleko zuzendaria.