Dorian Aramendik irabazi du XXX. San Bartolome Saria

Asier Imaz 2014ko irailaren 15a

Igandean XXX. San Bartolome Txirrindularitza Saria jokatu zen Ibarran. 85 partaide irten ziren, eta hauetatik 61ek amaitu zuten 75 kilometroko ibilbidea. Azkarrena, Aviron Bayonna taldeko Dorian Aramendi izan zen.

Helmugara bakarrik iritsi zen Aramendi, Bazpi Taldeko Xuban Errazkinen aurretik. Hirugarrena Mikel Alonso izan zen. Larunbatean Donostian jokatu zen probaren irabazlea izan zen Alonso, eta bi probak kontuan hartzen zirenez, sailkapen nagusia berak irabazi zuen.

SAILKAPENA

1. Dorian Aramendi (Aviron Bayonnais) 1:50:24

2. Xuban Errazkin (Bazpi) 1:50:33

3. Mikel Alonso (Andoaingo Txirrindulari Eskola) 1:50:34

4. Victor Cordon (Montac) 1:50:58

5. Jon Ander Unanue (Bazpi) 1:51:08

6. Mikel Salaberria (Sasoain-Gam) 1:51:08

7. Xabier Contreras (Limousin Cartonajes) 1:51:10

8. Ibai Azurmendi (Quesos Albeniz) 1:51:10

9. Aritz Kortabarria (Bolintxo okindegia) 1:51:10

10. Urki Rojo (Neumaticos Txepetxa) 1:51:10

TALDEKA

1. Bazpi

2. Laguntasuna

3. Limousin Cartonajes

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!