Larunbatean ekingo dio denboraldiari Lauburuk

Mikel Iraola 2014ko ira. 10a, 10:57

25. urteurrena betetzera doan urtean, berrikuntza asko prestatu ditu taldeak: klub mailan, baita kirol mailan ere.

Hogeitabostgarren urteurrena betetzera doan denboraldian, astindua eman dio Lauburuk bere egiturari, bere historiako proiekturik handiena eratuz. Haztea eta hedatzea. Horra, Juan Pablo Zubelzuk zuzenduko duen klubaren jomuga. Eta momentuz ez doaz bide okerretik, udalaren eta Foru Aldundiaren onespenak jaso baititu.

Bide horretan, Uzturpe Ikastolarekin hartuemanerako hitzarmena sinatu berri du. «Bien arteko elkarlana bultzatzea beharrezkoa da» adierazi dute klubetik. Honi esker, Ikastolako neska-mutilek areto futbolean aritzeko aukera izango dute. Pasa den urtean, hamar taldetan banatutako 100 haur izan ziren Uzturpen. Honekin, Lauburuk, orain arte ez zuen bidea irekiko du: nesken taldeena.

Kanpo laguntzak ere bilatzeko esfortzu berezia egin du aurten Lauburuk, lehen aldiz, bazkide kanpaina abiatu baitu. Bazkideek urtero 50 euroko kuota ordaindu beharko dute eta, batzarretan parte-hartzeko aukera izango dute. Urteko abonuak, berriz, 30 euroko salneurria izango du, eta sarrerak lau eurokoa.

Komunikazio alorrean ere hobekuntzak egin ditu klubak. Aipatutako hedapen prozesu hori errazteko, sare sozialak indartzeaz gain, webgune berria sortu du: www.lauburuke.com.

Maila eustea xede
Kirol arloari dagokionez, harrobia ardatz izanda, Bigarren B mailan mantentzea du helburu nagusia taldeak, Aitor Arevalo entrenatzaileak adierazi duenez. «Aurredenboraldia txukuna izan da. Indartsu amaitu dugu» dio prestatzaile billabonatarrak.

Bost astez, asteko bost egunetan aritu dira entrenatzen ibartarrak. Lan horren emaitza aurredenboraldiko azken neurketetan iritsi da. Joan den ostiralean, 5-1 irabazi zuen Laskorainen aurka; eta larunbatean, Donostian lauko txapelketa bat irabazi zuen bi neurketa irabazi eta bakarra berdindu ondoren. 1-0 irabazi zuen San Juan taldearen aurka, eta 4-1 Xota Bren kontra.

Denboraldia, berriz, larunbatean hasiko du, Belabietan, Mahastiak Labastida taldearen aurka.

Aldaketa asko
Denboraldi berriari begira, aldaketa asko izango ditu taldeak. Sei jokalarik utzi dute taldea: Zuhaitz Garmendia, Victor Silva, Jokin Zaldua, Iñigo Arrospide eta Koldo Urtizbereak. Lau aurpegi berri izango dira hutsune horiek betetzeko: Laskoraindik datorren Endika Uribe atezaina; azken urtea Tolosalan egin duen Borja Galarza; berriro ere lehen taldera datorren Cristian Davila; eta Egintzatik datorren Xabier Zuriarrain. Azken honek bigarren taldean jokatuko du, eta beharren arabera deituko du Arevalok.

Egutegia

1. Lauburu - Labastida Ira.13

2. Ebrosala - Lauburu Ira.20

3. Lauburu - Pinseque Ira.27

4. Segor - Lauburu Ur.04

5. Lauburu - San Juan Ur.11

6. Zierbena - Lauburu Ur.18

7. Lauburu - Fuenmayor Ur.25

8. Debabarrena - Lauburu Az.01

9. Lauburu - Aurrera Az.08

10. Colo Colo - Lauburu Az.15

11. Lauburu - Sala Quinto Az.22

12. Ibararte - Lauburu Az.29

13. Lauburu - Xota Abe.06

14. Santurtzi - Lauburu Abe.13

15. Lauburu - Agoncillo. Abe.20

16. Labastida - Lauburu Urt.10

17. Lauburu - Ebrosala Urt.24

18. Pinseque - Lauburu Urt.31

19. Lauburu - Segor Ots.07

20. San Juan - Lauburu Ots.14

21. Lauburu - Zierbena Ots.21

22. Fuernmayor - Lauburu Ots.28

23. Lauburu - Debabarrena Mar.07

24. Aurrera - Lauburu Mar.14

25. Lauburu - Colo Colo Mar.21

26. Sala Quinto - Lauburu Mar.28

27. Lauburu - Ibararte Api.11

28. Xota - Lauburu Api.18

29. Lauburu - Santurtzi Api.25

30. Agoncillo - Lauburu Mai.09

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!