Belabieta gimnasia erritmikoko taldeak 2014-2015 ikastarorako ordutegia eta egutegia prestatu du. LH 1.go eta 2. mailakoak ostiraletan ariko dira 17:30-19:00 bitartean. LH 3 eta 4. mailakoak asteazken eta ostiraletan, 17:30-19:00 bitartean. LH 5. eta 6. mailakoak astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00 bitartean. DBH 1. eta 2. mailakoak asteasrtetan 17:30-19:00 bitartean eta ostegunetan 17:00-18:30 bitartean. DBH 3. mailatik aurrera asteazken eta ostiraletan 16:00-17:30 bitartean. Ordutegi hauek talde lana prestatzeko dira, baina bakarka lan egiteko ordutegi zabalagoa du taldeak; nahiz eta hori gimnasta bakoitzarekin lotuko duten.
Ikasturtea atzo hasi zuten; hortaz, bertan hasteko interesa dutenek dagokien egunetan azaldu beharko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono hauetara dei dezake: 657 719 533 (Laura Salgado) edo 662 125 497 (Saioa Sorondo).