Larruzea eta Olitek irabazi dute Ibarrako IV. Mendi duatloia

Ataria 2014ko irailaren 6a

Gaur izan da Ibarrako IV. Mendi duatloia eta Julen Larruzea eta Saio Olite izan dira azkarrenak.

Ibilbide luzea eta motza izan dituzte parte hartzaileek aukeran eta luzean 99 parte hartzaile izan dira. Julen Larruzea izan da Ibarrako helmuga gurutzatzen lehena. Ordu bat eta 19 minutu behar izan ditu. Atzetik, Unai Yus sartu da 1:21:43ko denbora eginez eta hirugarren postua Aitor Perezek eskuratu du 1:24:56eko denborarekin.

Emakumeetan lehena Saioa Olite izan da 1:53:01eko denborarekin. Bigarren postuan Laura Perez iritsi da 1:58:50an geldituz erlojua eta hirugarren sailkatua Noemi Montero izan da 2:01:59ko denbora eginez.

Hamahiru parte hartzaileek ibilbide motza aukeratu dute, eta lehen postua Jose Ignazio Morenorentzat izan da.

Lasterka hasi, mendi bizikleta hartu eta berriz ere korri egin behar izan dute parte hartzaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!