Alurr dantza taldeak datorren ikasturterako izen ematea zabaldu du

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 2a

Aurten lehen aldiz dantza klasiko eta garaikideko eskolak ere emango dituzte astean behin

Alurr dantza taldeak ikasturte berrirako matrikulazio epea zabaldu du, eta hortaz, izena emateko aukera izango da iraila guztian zehar. Matrikulazioa egiteko inprimakiak Ibarrako kultur etxean jaso ahal izango dira, dagokion ordutegian.
Haurren kasuan, ikasturte berrirako egun arte izan dituzten talde guztiekin jarraitzeko asmoa dute, baita mutilek osatzen dituzten bi taldeekin ere. Helduei dagokienez eskolak ikasle kopuruaren arabera mantenduko dira. Horretarako, interesatuek 635 75 70 48 telefonora deituko beharko dute.
Hala ere, aurtengoan berrikuntzak ere badituzte ikastaroetan. Izan ere, dantza klasiko eta garaikideko eskolak ere emango dizkiete interesa duten pertsonei, astean behineko maiztasunarekin.
Zalantzaren bat duenak edo informazio gehiago nahi duenak eskuragarri du taldearen web orrian edo aurrez aipatutako telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!